Y un día...empezó con las Galletas
Urte asko daramatzat lanean komunikazioaren munduan, zinemaren alorrean; Laura deitzen didate, komunikatzen duena (baita telefonoz ere). Horrelaxe ezagutu nuen Margot, animazio-jaialdi batean, zeinak koloreen, tekniken eta magiaz beteriko istorio liluragarrien bidez adierazten zuen guztiagatik betidanik txunditu bainau.

Margot arduratzen zen haren produkzioaz, eta niri zoragarriak iruditzen zitzaizkidan aurretik pasatzen zitzaizkion merchandisingeko produktu guztiei egiten zizkien aplikazioak (margotada izenez ere ezagunak), bai eta diseinuaren eta ilustrazioaren munduaz zuen gozatzeko era ere.

Eta egun batean… gailetekin lanean hasi zen, hitz egiten zuten gailetekin, eta berehala ikusi nuen elkarrekin lan egin behar genuela: hura diseinuzko gailetak sortzen eta ni haiek gai komunikatzaile bihurtzen; ez zegoen beste aukerarik.
Komunikazioaren munduak liluratu egiten nau: nola elkar ulertzen dugun, edo ez; nola indartzen ditugun zentzumen guztiak (ikusmena, entzumena, usaimena, dastamena) istorioak azaltzeko. Eta, laburbilduz, liluratu egiten nau… jendea zoriontsu izateak une batez baino ez bada ere… edota, ahal dela, bi edo hiru unez.

Margot & Laura
670 69 02 20e-mail: sora.zola@gmail.com
facebook©SorayZola, S.L. Cookies & happy eventos. 2012. Todos los derechos reservados